Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia, gazta birrindua. Betegarria: 2 baratxuri ale, 3 pikillo piper, 200 g arroz odoloste, 3 arrautza, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, piper gorri erdia, 2 tomate.
Zailtasuna 3
1. Alberjiak garbitu eta luzeran xerratan moztu.
2. Azpil bat olioz igurtzi eta bertan xerrak jarri. Gatza bota eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 15-20 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Odolosteari azala kendu. Barazkiak eginda daudenean, odolostea gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak irabiatu, apurtu arte bakarrik. Odolostea gehitu eta nahastu.
5. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zatitutako piperra eta tomateak gehitu eta erregosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Betegarria alberjinia xerren erdian jarri eta bildu. Azpil batean jarri.
2. Saltsarekin estali eta gainetik gazta bota.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.