Osagaiak:
- 200g. gaileta eta 100g. mantekila urtu (baserako)
- 150g. kobertura beltza; 200ml. esnegain; 200ml. esne; gaztanbera sobre bat
- 150g. kobertura txokolatea; 200ml. esnegain; 200ml. esne; gaztanbera sobre bat
- 150g. kobertura txuria; 200ml. esnegain; 200ml. esne; gaztanbera sobre bat
Egiteko era:
Baserako gaileta xehatu eta mantekilarekin nahasi. Ongi zanpatu basean eta hozkailuan gorde.
Esne pixkat banatu eta bertan gaztanbera sobrea ongi disolbatu. Gainontzeko esnea, esnegainarekin nahasi eta irakin. Gaztanbera disolbatua gehitu eta irakin tarte batean.
Koberturaren gainean bota eta aguro molde gainera bota, segidan hasten delako kaiatzen eta hozkailuan gorde.
Errepikatu gauza bera beste bi koberturekin eta xuabe-xuabe bota aurreko geruzaren gainean.
Ordu pare batez utzi ongi kaiatzen eta listo, prest!