Amagoia Bilbao

Txipiroiez betetako krepeak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200ml esne, 75g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin. Betegarria eta saltsa: 2 tipula, 2 baratxuri ale, piper berde bat, ardo zuria, 900 g txipiroi, 3 boltsa tinta, olioa, gatza.   
Zailtasuna                            3

Orea:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria eta saltsa:
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3.  Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak barruan sartu.
4. Zatitutako tipula, piperra eta baratxuriak olio pixka batekin 3 minutuz erregosi.
5. Txipiroiak gehitu, tinta eta ardo zuri pixka bat bota. Gatza bota, eltzea estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte.
6. Txipiroiak atera eta dado txikitan zatitu.
7. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
8. Txipiroiak saltsa pixka batekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu.
2. Labe beroan sartu, berotu arte.
3. Plateretan saltsa beroa jarri, eta gainean bina krepe.