![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/841/570/article_main_landscape/conejo.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 3 baratxuri ale, 300 g patata txiki, 250 g barrengorri, ardo zuria, olioa, gatza, erromeroa, perrexila, oreganoa.
Zailtasuna 2
1. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Gatza bota eta olioarekin igurtzi.
2. Patatak eta barrengorriak garbitu eta osorik utzi. Azpil batean jarri.
3. Baratxuriak zuritu eta txikitu. Erromero, oregano eta perrexilarekin nahastu. Barazkien gainetik bota eta nahastu. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.
4. Gainean untxia jarri eta ardo zuri pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 300 g patata, tipula bat, 4 baratxuri ale, limoi bat, 200 g barrengorri, ardo zuria, olioa, erramua, gatza.
Zailtasuna 2
1. Baratxuriak, limoi zuku eta zurrusta ardo zuriarekin nahasi.
2. Untxia garbitu eta erditik zabaldu. Aurreko nahasketarekin igurtzi eta 2 orduz beratzen utzi.
3. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Tipula zerrenda finetan moztu. Barrengorriak garbitu eta lau zatitan moztu.
4. Azpil batean barazkiak, erramu pixka bat eta untxia jarri. Gainetik untxiaren salda bota.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20-25 minutuz sartu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)