Amagoia Bilbao

Barazki eta ganbez beteriko lupia

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko lupia, 200 ml cava, olioa, gatza. Betegarria: 250 g tipula, 250 g kuiatxo, 200 g ziazerba, 250 g perretxiko, 300 g ganba, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Hornidura: 300 g patata, tipula bat, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                               3

Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Tira finetan moztutako perretxikoak olio pixka batekin arin erregosi.
5. Ganbak zuritu eta osorik utzi, perretxikoei gehitu eta arin erregosi. Beste barazkiekin nahastu.
Hornidura:
1. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Urarekin 10 minutuz egosi eta xukatu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Patatak eta txikitutako perrexila gehitu eta minutu batez arin erregosi.
Bukatzeko:
1. Lupiak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Xerra bakoitzaren gainean betegarria jarri eta bildu. Txotxa batekin lotu.
3. Azpil batean patatak eta lupia bilduak jarri. Gainetik cava bota.
4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 8-10 minutuz gutxi gorabehera.
Arraina atera eta txotxa kendu.
Plateretan patatak jarri, eta gainean arraina. Azpilean dagoen salda bota.