LCD Soundsystem, J Balvin, The Killers eta Pet Shop Boys izango dira Bilbao BBK Live jaialdiaren 15. edizioko kartelburuak, covid pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondoren. Bilboko jaialdia 2022an LCD Soundsystem taldea hartuko duen Europako bakarra izango da. Kobetamendin Stromae, Moderat, Placebo, M.I.A., Nathy Peluso eta Four Tet ere igoko dira agertokira.
Bilbao BBK Live bueltan da koronabirusaren ondorioz bi urte luzez geldirik egon ondoren. 2022ko uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin egingo dute jaialdia.
Osteguneko karteburuak LCD Soundsystem ospetsuak izango dira. James Murphy buru duen taldeak Bilbo aukeratu du DFA zigiluaren 20. urteurrena ospatzeko. Jaialdiaren astean programazio berezia prestatuko dute, laster iragarriko dutena.
J Balvinek ere kontzertu berezia eskainiko du, 2022an Bilbokoa izango baita Estatu mailan zapalduko duen jaialdi bakarra. Reggaetoi doinuekin, musika latinoa defendatuko du larunbatean.
Stromae belgikarra eszenatokietara itzuliko da Estatuan bakarra izango den hitzordu honekin. Zortzi urteko isilunearen ostean, musika berria ekarriko du Bilbora.
Hiru izen handi horiei beste talde asko batuko zaie BBK Liven kartelean: Moderat Berlineko hirukoteak ‘A new error’ bezalako kanta ezagunak joko ditu; The Killers, ostiraleko jardunaldiaren kartelburu izango da, Pet Shop Boys bikote elektroniko ikonikoak ere joko du eta Placebok bere LP berria aurkeztuko du.
Kartelean musika elektroniko gehiago dago. Pop sikodelikoak ere ezin zuen hutsik egin. Hala, Caribou kanadarrak eta Four Tet izango dira estilo horien bozeramaileak.
M.I.A.k belaunaldi berrien ereserki bilakatu den ‘Paper Plan’ kantaren erritmoan jarriko du dantzan Kobetamendi. Phoebe Bridgersek ‘Punisher’ album goraipatua aurkeztuko du, Nathy Peluso Kobetamendira itzuliko da ‘Calambre’ aurkeztera, eta Bomba Estéreoren kunbiak erritmo latinoak ekarriko ditu.
Musika britainiarrak ordezkapen zabala izango du: Supergrassek ‘I Should Coco’ diskoaren 25 urteak ospatuko ditu; soul estiloarekin, berriz, Londresko Joy Crookes bangladeshtar-irlandar sustraietako taldea izango da.
Torontotik etorriko dira BADBADNOTGOOD laukotea –‘Talk Memory’ albuma aurkeztuko dute– eta Merrill Nisker aka Peaches performer ikonikoa. Inhalerren rockak ordezkatuko du Dublin, eta Estonia, berriz, TOMMY €A $H raperoak. Australiatik etorriko da Stella Donnelly.
Jaialdiaren soinu-mapa honetan Estatu Batuak ere nahitaez agertu behar dira, eta kartelera Mykki Blanco eta Moses Sumney gehitu dituzte.
Euskal taldeak
Euskal musika ere entzun ahal izango da Kobetamendiko eszenatokian: Chill Mafia, Verde Prato, Nogen, Ezpalak eta DouleurDolor.
Estatuko beste puntu batzuetako taldeak ere Bilbora gerturatuko dira: Zahara, Nacho Vegas –disko berria aurkeztuz–, Dorian, Lori Meyers, Sen Senra, Carolina Durante, Ginebras, Rusowsky, Confeti de Odio, VVV [Trippin'you] eta Laura Sam eta Juan Estribano.
Carolina ere bertan izango dira, gitarrekin eta lotsagabekeriarekin, Ginebras bere letra autobiografikoekin, Rusowskyren bedroom popa, Confeti de odio, VVV [Trippin 'you], eta Laura Sam eta Juan Escribano elkarrekin egindako proiektuan.
Musika elektronikoa hartzen duen Basoa eszenatokian The Blessed Maddona eta Carl Craig estatubatuarrak izango dira kartelburu. Kartel hori osatzen dute Helena Hauff, Lena Willikens, John Talabot, Palms Trax, DJ Python, Eris Drew eta JASSS-ek.
Platerak astintzen izango dira Dave P., Decius kolektiboa, Identified Patient, GAZZI, MARICAS ISAbella kolektiboa eta DJ Perel ere.
Antolatzaileek gogoratu nahi dute abonuek salgai jarraitzen dutela eta prezio berezian epeka ordaintzeko aukera dagoela. Eguneko sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai promozio prezioan abenduaren 16ra arte. Beste edizioetan bezala, kanpinean lo egiteko aukera izango da.