Amagoia Bilbao

Azalorea saltsa berdean

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

Osagaiak 4 lagunentzat
800 g azalore, 150 g ilar, irina, arrautza, olioa, gatza. Arrain salda: tipula erdia, azenario erdia, porruaren atal berdea, arrain burua eta hezurrak. Saltsa berdea: 2 baratxuri ale, tipulina laurdena, koilarkada bat irin, litro bat arrain salda, zurrusta bat ardo zuri, perrexila, olioa.

Zailtasuna                              3             

Salda:
1. Barazkiak garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean barazkiak eta arraina jarri, urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Beste 20 minutuz pausatzen utzi eta xukatu.
Azalorea:
1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza  irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoean, azalore osorik sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Uretatik atera eta epeltzen utzi.
3. Azalorea zerrendatan moztu.
4. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta azalorea frijitu. Paper baten gainean atera.
Saltsa berdea:
1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Tipulina eginda dagoenean, irina bota eta eragin.
3. Ardo zuria eta litro erdi salda gehitu eta etengabe irabiatu.
4. Beste litro erdia bota. Azalorea sartu eta 8 minutuz egosi.
5. Ilarrak eta txikitutako perrexila  sartu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.