Bigarren Kafea

Txatbotak ala pertsonak? GPT3 eredua ulertzen

Audio_placeholder

Txatbotak ala pertsonak? GPT3 eredua ulertzen

Loading player...
GPT3 ereduaz aritu gara Bigarren Kafean.
GPT3 ereduaz aritu gara Bigarren Kafean.

Duela aste batzuk, GPT-3rako zegoen itxaron-zerrenda bertan behera geratu zen. Izan ere, segurtasun-neurri berriak ezarri dira eta beraz, Adimen Aritifizialarekin esperimentatzen hasi nahi duen edonork dagoeneko egin dezake, guztiontzat eskuragarri baitago. Baina zer da GPT3a?

GPT3 edo third generation Generative Pre-trained Transformer idatzizko hizkuntza sortzeko aukera ematen duen adimen artifizialeko eredu berri bat da. Algoritmo horri esker, erabiltzaileak paragrafo bat idazten hasi, eta sistemak berak osatzen du gainerako guztia, ahalik eta modu koherenteenean. «Testu bitartez, sare neuronal oso handiak sortu ditzakezu, zeinak hizkuntza bat jakiteaz gain, ulertzen diren esaldiak egin ditzakeen» esan digu Unai Elordi Adimen Artifizialean adituak. 

Sistema hau San Frantziskon (AEB) egoitza duen OPENAI ikerketa laborategiak eraiki zuen. Funtsean, hizkuntza-eredu handi bat da, ikaskuntza sakona erabiltzen duen algoritmoa. Milaka libururen testuarekin eta Interneteko edukiekin trebatu dute, hitzak eta esaldiak batzeko. «Hurrengo hitzaren probabilitatea zein den kalkulatzen du; beraz, kalkulu matematiko eta bektorialak egiten ditu».
Horrela, edukiak sortu ditzake; hala nola, olerkiak, artikuluak edo itzulpenak. Aurrerapauso handia da, baina ez dugu ahaztu behar, eredu honek «ez dauka kontzientziarik, ez eta gardentasunik».