![Organo eta ehun emateak %18 murriztu dira 2020an eta 2021ean EAEn.](/media/asset_publics/resources/000/866/899/article_main_landscape/GettyImages-1139846523.jpg)
Organo eta ehun emateak %18 murriztu dira 2020an eta 2021ean EAEn, aurreko biurtekoarekin alderatuta; transplanteen kopurua, berriz, %4 jaitsi da aldi horretan, pandemiaren ondorioengatik, nahiz eta milioi bat biztanleko emaileen tasak 50etik gora jarraitu duen bi urte hauetan.
Hala ere, bilakaera aztertzean, 2000. urtetik urtean batez beste milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiago dituen herrialde bakarra da EAE.
Osasun sailak nabarmendu duenez, prozeduren eta emate eta transplanteen ekipoen eraginkortasuna dela eta, transplanteen kopurua %4 baino ez da murriztu, nahiz eta programek neurri zorrotzak sartu behar izan dituzten balizko covid kasuak ebaluatu eta baztertzeko, bai emaile izateko hautagaietan bai balizko hartzaileetan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak nabarmendu eta eskertu egin du euskal herritarren ahalegina, «bizi dugun hain egoera zail honetan». Aldi berean, aintzatespena eta esker ona adierazi dizkie emate eta transplanteen prozesuan parte hartzen duten osasun eremuko eta osasun arlotik kanpoko pertsona guztiei, kontuan hartuta prozesua bera, berez, konplexua dela, eta are gehiago egungo egoeran.
Era berean, familien eskuzabaltasuna nabarmendu du. Haien erantzuna positiboa izan da, 10 kasutik 9tan, azken hamarkadan; 1980ko hamarkadaren erdialdean, 10etik 7koa zen proportzioa. Halaber, gaixoen elkarteak gogoratu ditu, gizartea kontzientziatzeko egiten duten lanagatik.
Iaz 237 pertsonak izan zuten organoen transplantea EAEn edo EAErekin hitzarmena duten beste autonomia erkidego batzuetan; alegia, milioi bat biztanleko 107 pertsonak. Hala, azken hamar urteotan, 2.497 organo transplante egin zaizkie EAEko pazienteei: 1.518 giltzurrunetakoak, 718 gibelekoak, 122 kardiakoak eta 139 biriketakoak. EAEn paziente transplantatuen tasa urtean milioi bat biztanleko 110 pertsonatik gorakoa izan da.
Halaber, 145 ehun emate egin dira 2021ean: Galdakaoko ospitalean dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrora bidaltzen dira, prozesatu, babestu eta transplanterako banatzeko. Era berean, hezur muineko 47 transplante egin dira Euskadiko Erreferentzia Zentroan (Donostia Unibertsitate Ospitalea).
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)