Amagoia Bilbao

Haragiz beteriko untxia labean

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, 6 xerra hirugihar, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, azenario bat, sagar bat, 3 aranpasa, 250 g txahalki txikitu, olioa, gatza. Hornidura: 2 tipulina, 500 g patata, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3               

Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Sagarra zuritu eta birrindu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Haragia eta txikitutako aranpasak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Hornidura:
1. Patatak zuritu eta dadotan moztu. 5 minutuz egosi eta xukatu.
2. Zerrendatan moztutako tipulinak oliorekin erregosi.
3. Patatak gehitu eta arin erregosi.
Untxia:
1. Untxia garbitu eta hezurrak kendu. Hezurrak arin erregosi,  urarekin estali eta ordu betez egosi.
2. Untxia betegarriarekin bete. Gatza eta piper beltza bota eta hirugiharrarekin estali. Kordel batekin lotu.
3. Labeko azpil batean jarri eta salda pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 20 minutuz.
4. Buelta eman eta beste 15 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.
5. Untxiari kordela kendu eta xerratan moztu.

Plateretan untxi xerrak jarri eta gainetik azpileko saltsa beroa bota. Patatekin lagundu.