Amagoia Bilbao

Gazta urdinez betetako barrengorriak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
16 barrengorri handi. Betegarria: baratxuri ale bat, 2 porru, 100 g kuia, 70 g gazta urdin, koilarakada bat irin, esnea, olioa, gatza. Saltsa: tipulina bat, 2 baratxuri ale, 200 g barrengorri, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                              3               

1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu.
2. Eltze batean txikitutako porruak eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako kuia eta barrengorrien hankak gehitu eta erregosi, su eztitan.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta barrengorriak jarri. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.
6. Barrengorriak aurreko betegarriarekin bete.
7. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 10 minutuz.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak ondo garbitu eta zatitutu. Barazkiei gehitu eta erregosi.
3. Ardo zuri pixka bat bota eta 3 minutuz erregosi.
4. Baso erdi ur gehitu. Eltzea estali eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.

Plateretan saltsa beroa jarri eta gainean barrengorriak.