Amagoia Bilbao

Arroz fideoak muskuiluekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, kilo bat muskuilu, tipula bat, 2 baratxuri ale, 250 ml esne-gain, kurry, olioa, gatza.

Zailtasuna                         2               

1. Kazola batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, fideoak eta gatza bota, eragin eta 2-3 minutuz egosi.
2. Eltze batean muskuiluak eta ur  pixka bat jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.
3. Zartagin handi batean edo wok batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
4. Esne-gaina eta kurrya gehitu eta egosi.
5. Arroz fideoak eta muskuiluak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz eta kurry bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, tipulina bat, kilo bat muskuilu, piper gorri bat, 2 tomate heldu, albahaka, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Arroz fideoak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
3. Zartagin handi batean edo wok batean zerra finetan moztutako tipulina olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Zerrendatan moztutako piperra  gehitu eta arin erregosi.
5. Tomateak zuritu eta txikitu. Gehitu eta arin erregosi.
6. Arroz fideoak, txikitutako albahaka eta muskuiluak gehitu eta arin erregosi.