![Euskal Herriko Neska* Gazteak kolektiboak Nafarroako osasun zerbitzuen eraikinaren parean egin duen protesta ekimena.](/media/asset_publics/resources/000/905/438/article_main_landscape/neska-gazteak-osasungintza.jpg)
Gazteen buru osasuna erdigunera ekartzeko ekintza egin du ostegun honetan Euskal Herriko Neska* Gazteen kolektiboak. Hainbat lagun Nafarroako osasun zerbitzuen eraikinaren parean elkartu dira, Iruñean, osasun publikoan inbertsioak egin daitezela eta osasun mentala zaintzeko neurriak har daitezela eskatzeko.
Buru osasuneko arazoen akuilu den egoera bizi dute neska gazteek, eta honen berri eman dute komunikatu batean. Hasteko, deitoratu dute aldaketaz beteta datorren etorkizuna «gero eta ilunago» ikusten dutela: «Badakigu jada gure gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia garela, eta gu izan beharko gara kapitalismo heteropatriarkal basatiari pultsua eutsi beharko diotenak».
Gogora ekarri dute, gainera, azken bi urteetan «politikari zein komunikabideek» gazteak kriminalizatu dituztela pandemiaren testuinguruan, haien «harremanak, aisialdia edota militantzia» barne, «arazoa desbideratzeko» metodo gisa.
«Honen guztiaren jakitun, oraindik ere asko dira suizidio, depresio, antsietate edota elikadura nahasmen kasuen igoeraren aurrean harritzen direnak», agertu dute komunikatuan.
Egoera honek hainbat ondorio izan ditu gazteen bizitzengan, nabarmendu dutenez. Asko, esan dute, bikoteekin isolatu dira haien «harreman sareengandik are gehiago bakanduz» eta dependentzia egoerak areagotuz; beste askok «24 orduz produktiboak izateko presioa» jasan dute. «Gaizki gaude», berretsi dute.
Erakundeei interpelazioa
Kolektibo feministak salatu du administrazioak ez direla gazteek bizi duten egoeraz arduratzen, are, arazoa desitxuratzen dutela gaitzetsi dute, «belaunaldi bezala dugun arazoa plano indibidualean utziz». «Gure egoera gaztetasunaren parte gisa saltzen saiatzen zarete, normalizatzen saiatzen zarete eta ezin dugu gehiago», berretsi dute.
Honi guztiari aurre egiteko egiturazko neurriak behar direla azpimarratu duen arren, Euskal Herriko Neska* Gazteak kolektiboak iritzi du egoeraren urgentziak eskatzen dituela urgentziazko neurriak: osasun publikoan inbertsioak egitea eta gazteen bizitzak nahiz buru osasuna zaintzea.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)