Ribogerta Bandimi musikari bartzelonarra azken egunean aritu da.
Ribogerta Bandimi musikari bartzelonarra azken egunean aritu da. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Milaka zale batu dira oholtzaren bueltan musikaz gozatzeko.
Milaka zale batu dira oholtzaren bueltan musikaz gozatzeko. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Dantza, dantza eta dantza gehiago egiteko parada izan da BBK Live jaialdia.
Dantza, dantza eta dantza gehiago egiteko parada izan da BBK Live jaialdia. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Pet Shop Boys taldea 80. hamarkadan sortu zen, Londresen.
Pet Shop Boys taldea 80. hamarkadan sortu zen, Londresen. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Nathy Pelusok ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean.
Nathy Pelusok ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Edizioa gogoangarria izan da, pandemiak utzitako tristurak atzean uzteko egun batzuz behintzat.
Edizio gogoangarria izan da, pandemiak utzitako musika-lehortea atzean uzteko modukoa. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Ana Arsuaga tolosarra da Verde Prato.
Ana Arsuaga tolosarra da Verde Prato, eta looperra baliatuz egiten du musika. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jende andana ari da gozatzen BBK Live jaialdiaz.
Jende andana ari da gozatzen BBK Live jaialdiaz. Irudian, ostiraleko une bat. (Aritz LOIOLA | f)
Lori Meyers taldeak atzo, ostiralez, eskaini zuen kontzertua.
Lori Meyers taldeak atzo, ostiralez, eskaini zuen kontzertua. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Inhaler taldea Dublinetik gerturatu da Kobetamendira.
Inhaler taldea Dublinetik gerturatu da Kobetamendira. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Ane Negeruela, Nøgen talde donostiarraren ahotsa.
Ane Negeruela, Nøgen talde donostiarraren ahotsa. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Autobus zerbitzua oso eskertua izan da ikuslegoaren aldetik.
Autobus zerbitzua oso eskertua izan da ikuslegoaren aldetik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin.
Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Zaharako kontzertua.
Zahara abeslaria eta konposatzailea da, eta irekiera egunean eskaini zuen kontzertua (Monika DEL VALLE | FOKU)
Placeboko kontzertua.
Placeboren kontzertua. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Publiko anitza eta koloretsua gerturatu da beste behin Bilbao BBK Live festibalera.
Publiko anitza eta koloretsua gerturatu da beste behin Bilbao BBK Live festibalera. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Jendetza Kobetamendin.
Jendetza Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Musika eta jai giroa Kobetamendin.
Musika eta jai giroa Kobetamendin. (Monika DEL VALLE | FOKU)
BBK Live festibala atzo hasi zen.
BBK Live festibala ostegunean abiatu zen. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Phoebe Bridgersek Bilbo konkistatu du BBK Liveren hasieran

Ordubete eskas iraun zuen emanaldian, publikoa zoratuta eduki zuen artista estatubatuarrak. Gainerakoan, dena normaltasunez igaro zen Kobetamendiko jaialdiko lehen orduetan. Publiko anitza eta koloretsua gerturatu da beste behin Bilbao BBK Live festibalera.

Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin.
Phoebe Bridgers, ostegun honetan Kobetamendin. (Monika del Valle | Foku)

Jende andana espero da Bilbao BBK Live jaialdiaren 2022ko edizioan eta lehen egunetik jende asko igaro zen Kobetamendiko gunetik. Gutxika gutxika joan zen eremua betetzen, eta horren arrazoi nagusia, itxura guztien arabera, ordainpeko autobus zerbitzu berria izan da. Jendea oso pozik zegoen horrekin.

Azken ukituak ematen ari ziren 16:30ean, ateak irekitzeko orduerdi baino ez zenean falta. Tabernetako langileei, segurtasunekoei eta abarrei azken orduko prestakuntza hitzaldiak ematen ari ziren. Ateak zabaltzerako Gazzi prest zegoen Basoa gunean bere musika hautaketarekin. Beranduxeago, ordea, DoleurDolor lezamarrak sarrera nagusiaren ondoko Firestone oholtzan beren emanaldia eskaintzen hasi ziren. Sekulako jarrera erakutsi zuten, jendeak aurrera egiten zuen bitartean.

Ginebras taldea izan zen oholtzara igotzen lehendabiziko taldea. Pop musika, punkarekin eta surfarekin nahasten dute penintsulako punta bakoitzetik etorritako musikariek. Bakoitza kolore batez jantzita azaldu zen agertokira, eta koloretsua izan zen haien proposamena. «Oholtza nagusian jotzeagatik pozik» agertu ziren eta «euskaraz askorik ez dakigu, baina zerbait bai eta ez da gutxi ezta?» gaineratu zuten. Homosexualitatearen aldeko aldarri ugari egin zituzten eta Rosaliaren ‘Con altura’ kantuaren bertsioa eginda goia jo zuten. «Kantu hau da gu ziurrenik gu hemen izatearen arrazoi nagusia», aipatu zuen Magüi abeslariak.

Bridgers, egun argiko izarra

Phoebe Bridgersek publiko zabala eta ugaria bidlu zuen. Taldekideak giza-hezurduraz mozorrtuta eta bera beltzez jantzita taularatu ziren eta lehen abestitik asko eta asko kantari hasi ziren. ‘Punisher’ diskok lau abesti segidan jo eta bere herrialdeari kritika zuzena egin zion: «Estatu Batuen historia ez da gustagarria eta azkenaldian dagoen transfobiak nazka ematen du». Diskoari izena ematen dion kantuan 808a topera jo zuen sintetizadorea erabilita baxu-jotzaileak eta handik gutxira Bridgers belauniko eta publikoaren hartu-eman bila hasi zen, beranduxeago ‘Scott Street’ kantuarekin fosora jaitsi eta jendeari eskua hartzeko.

Bridgersek bukatu orduko, jende mordoxka zegoen oholtza nagusian Zahara kantatzen hasi zain. Kolore gorria eta elektronika nagusi. Martí Pere Arnau oso fina da berean eta Zahararen showa, bada hori, showa. Ordubeteko performancea abestu, sintetizadorea jo eta dantza egiten zuen bitartean. Britney Spearsen ‘Toxic’ aski ezagunaren sampler eta guzti. ‘Merichane’ izan da kanturik poperoena eta, akaso, beranduago egokiagoa izan zitekeen Zahararen proposamen indartsua. Publikoari euskaraz ere zuzendu zaio, mezu azpimarragarri batekin: «Izan zaitezte gau honetan gu eszenatoki honetan izango garen bezain askeak».

Segidan partida bikoitza jokatzen zen. Beefeater oholtzan Snail Mail gaztea eta San Miguelen Placebo. Britainiarrek beren soinu klasikoa eta gaur egungoaren arteko nahasketa egin zuten eta horrekin erabat asmatu. Intentsitate aldaketek eta Bilbon ezagunak izateak publikoa bero izatea ekarri zien Placebokoei, berek ere berotasun hori sentitzeraino. The Kiss mitikoen ‘I was made for loving you’ abestiari ere keinu bat egin zieten eta horrek eztanda eragin zuen. Snail Mailen emanaldia, berriz, soinu aldetik eskasena izan zen. Pena handia, proposamen zinez interesgarria delako. Hori bai, ez zen egoerarik onenean agertu oholtzara, «Indioilar batzuk zarete» esanaz hartu baitu Bilboko publikoa.

Iluntasuna eta dantza

Gaua barruraino sartuta hasi ziren Nacho Vegas eta LCD Soundsystem bakoitza bere aldetik. Publiko beteranoena hartu zuen asturiarrak, proposamen intimista eta interesgarri batekin. NAIZ Irratiko uhinetara ere sartu irtena egin zuen kontzertu aurretik Joseba Irazoki lagun, eta bien artean kimika badela nabaritu zen. «Nacho eta biok Bonberenean ezagutu genuen elkar», ekarri zuen gogora Irazokik. Vegasek, berriz, «Euskal Herrikoa bezalako mugimendu autogestionatu bat izatea sekulakoa» dela gaineratu zion Bonberenea gogora ekarrita.

Hamahiru laguneko bandarekin eskaini zuen kontzertua, 6 emakume tartean abesten, koru antifaxista deiturikoa. «Puxa Asturies» bat ere esan du tartean eta publikoaren erantzuna bikaina izan zen. ‘Ramón In’, ‘La pena o la nada’ edota ‘El hombre que casi conoció a Michi Panero’ bezalako kantuekin denak abesten aritu ziren. Ordubete pasatxo goxoa igaroarazi zigun asturiarrak, sekulako poeta dela erakutsiz.

Bukatu orduko LCD Soundsystem taldea entzutera, hasierako minutuak entzunda, kartel-buru zerbaitegatik zela usaintzen zen. Duela hogei urtetik elektronikaren proposamen berritzaile bat egiten zutela erakutsi zuten. Jazz mundutik edaten duen elektronika, espaziuntzi bat eta bederatzi tripulante dituena, James Murphy mitikoa kapitain dutela. Dantza pista erraldoia bihurtu zen Kobetamendiko oholtza nagusia, rave bat bailitzan. House musika, discoa, power balad bat eta rocka sortzeko gai dira. Harrigarria.

Eta horri jarraipena emateko Caribou hirukoa. Zirkuluan eta oholtzaren erdian kokatuta. Kontrara doazen argien itzalpean, kolorez betetako proiekzioekin eta argi ilunekin jolasean, lehen abesti gozo bat eskaini ostean, dantzarako erritmoetara jo zuten segidan. Festak jarraipena izatea nahi zuten eta baita lortu ere. Atzetik etorriko ziren Moderat edota Mujeresekin izango zen horretarako aukerarik.

Aldaketa gutxi

Kobetamendiko espazioan aldaketa esanguratsurik ez da izan edizo honetarako eta jan-edanen prezioak ere aurreko urteetako antzekoak izan dira. Jatekoa moduz, edaria garesti samar. Ezer berririk ez halako jaialdiei dagokienez.

Jendeari marka komertzialetako postuak ere asko gustatu zaizkio agidanez, bertako animazio, ekintza eta abarretan jendea erruz aritu baita gozatzen. Ea ostiralak zer dakarren.