Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza. Betegarria: tipula bat, 100 g ziazerba, baratxuri ale bat, 300 g bakailao izpitu, 150 g ganba, olioa, gatza. Saltsa: 25g gurin, 25g irin, 600ml esne, 250 g ziazerba, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta luzeran moztu. Gorringoak atera.
Betegarria:
1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako ziazerba gehitu eta arin erregosi.
4. Bakailaoari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Ganbak zuritu eta txikitu.
5. Barazkiak eginda daudenean, bakailaoa eta ganbak gehitu eta arin erregosi.
6. Sutatik kendu eta gorringoekin eta saltsa pixka batekin nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Ziazerbak bi minutuz egosi, xukatu eta txikitu.
2. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
3. Esnea eta ziazerbak bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota. 2 minutuz egosi.
Bukatzeko:
1. Arrautzak aurreko nahasketarekin bete eta azpil batean jarri.
2. Saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, ondo berotu arte.