Amagoia Bilbao

Barazki enpanada

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 500 g irin, 2 arrautza, 120 ml olio, 15 g legami, 125 ml esne, koilarakadatxo bat piper gozo, 10 g gatza.  Betegarria:  2 tipula, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, 300 g piper gorri, 200 g barrengorri, 2 tomate heldu, olioa, gatza.

Zailtasuna                          3

1. Legamia esne epeletan urtu.
2. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
3. Erdian ura, gatza, arrautzak, piper gozoa eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
4. Tapatu eta leku epel batean ordu betez beratzen uzti.
Betegarria:
1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako tipulak eta baratxuriak erregosi, su eztitan.
2. Tiratan moztutako kuiatxoa eta piperra gehitu eta erregosi.
3.  Tomateei azala eta haziak kendu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Barrengorriak ondo garbitu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin arin erregosi. Beste bararazkiekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete.
2. Gainean barazkiak jarri.
3. Geratzen den orea zabaldu eta  gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.