Amagoia Bilbao

Txerri paparrez betetako txipiroiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi ertain, 8 papar xerra. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g tomate, 100 g txerri papar, olioa, gatza. Saltsa: 3 tipula, baratxuri ale bat, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                         3

1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3.  Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak eta hegoak txikitu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztian.
2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta birrindu. Tipulari gehitu eta erregosi.
3. Paparra txikitu. Barazkiak sutatik kendu eta paparrekin nahastu.
4. Gorputzak hurrenez hurren hegoekin, buruekin eta aurreko nahasketarekin bete. Zotz batekin itxi.
Bukatzeko:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak, baratxuriak eta txipiroiak jarri. Ardo zuri pixka bat  bota.
2. Gatza bota, eltzea estali eta 40 minutuz edo egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte.
3. Txipiroiak eginda daudenean, atera eta zotzak kendu.
4. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
5. Txipiroiak saltsan sartu eta bi minutuz egosi.
6. Papar xerrak labe beroan sartu, 200ºC-an, minutu batez. Txikitu eta txipiroien gainetik atera.