![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/924/344/article_main_vertical/pochas.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g potxa, tipula bat, porru bat, azenario bat, piper berde bat, baratxuri ale bat, 12 galeper izter, zurrusta bat ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zatitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Izterrak eta ardoa gehitu eta 30 minutuz erregosi.
3. Izterrak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
4. Potxak txikitutako porru, baratxuri eta piperrarekin jarri eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez.
5. Izterrak eta saltsa potxeekin batera jarri eta beste 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g potxa, 12 galeper izter, tipulina bat, 2 baratxuri ale, tomate heldu bat, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomatea txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
3. Izterrak gehitu eta minutu batez arin erregosi. Azken momentuan piper gozoa gehitu eta eragin.
4. Potxak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu erdiz. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.
5. Izterrak eta barazkiak gehitu eta 30 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)