![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/926/059/article_main_landscape/flan.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
Flana: 300 g piper gorri, baratxuri ale bat, 12 tomate cherry, 80 g antxoa oliotan, 3 arrautza, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, olioa, gatza. Saltsa: baratxuri ale bat, koilarakada bat pinazi, 2 koilarakada gazta birrindu, 50 ml olio, albaka fresko, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 3
1. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Piperra zuritu, haziak kendu eta dadotan moztu.
3. Zatitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean, piperra gehitu eta erregosi.
4. Tomateak garbitu eta xerratan moztu.
5. Antxoak txikitu.
6. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Piperra, tomatea eta antxoak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
7. Lau banako molde gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldeetan aurreko nahasketa jarri.
8. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 190 gradutan, ordu erdiz edo.
9. Hozten utzi eta moldeetatik atera.
Saltsa honekin lagundu:
1. Baratxuria zuritu eta mortero batean gatz eta albakarekin batera txikitu.
2. Pinaziak gehitu eta txikitu.
3. Gazta eta olioa apurka-apurka bota eta etengabe eragin. Behar adin gatz eta piperbeltz beltz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)