Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, olioa, gatza, gazta birrindua. Betegarria: 150 g kinoa, tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, 150 g kuiatxo, 150 g boniato, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 150 g barrengorri, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoa garbitu. Luzeran zerrenda finetan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi.
2. Plantxa batean olio pixka batekin xerrak erre.
Betegarria:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio arekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Birrindutako kuiatxoa, boniatoa eta azenarioa gehitu eta erregosi.
5. Kinoa gehitu eta nahastu.
Saltsa:
1. Zatitutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak garbitu eta zatitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi. 2 baso saldarekin busti eta 20 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Gainjarri kalabazin xerrak launaka. Banatu gainean betegarria eta bildu.
2. Azpil bat saltsa pixka batekin estali. Gainean bilduak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
3. Gazta birrindua bota eta labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.