1985eko azaroaren 10ean, inguruko aintziraren ur-goraldi batek eragindako uholde batek erabat urpean utzi zuen Epecuén herria. Bertako 1.500 biztanleek dena galdu, eta alde egin behar izan zuten. Uholdea bi urte geroago iritsi zen gailurrera, eta eraikin guztiak uz azpian geratu bi hamarkada luzez.
«Askoren ustez, uholdea gobernuaren errua izan zen. 1975an, gobernuak kanal bat eraiki zuen alde horretan, eta poliki-poliki urmaela areagotuz joan zen. Herritarrek abisatu zuten, baina ez zieten kasurik egin» kontatu digu Markos Tedin argentinarrak.
Uraren maila ia erabat jaitsi zen, eta 2005. urtetik hona erakargarritasun turistiko handia duen herria bilakatu da Epecuén. Erortzear dauden eraikinak, herdoildutako bizikletak, hildako loreak.. eta pertsona bat, Pablo Novak. 92 urte dituen argentinar hau da herriko biztanle bakarra. «Bertan geratzea erabaki zuen, batez ere hor zeuzkan behiengatik» esan digu Tedinek. Hala ere, badu lagun bat, bere txakurra. «Orain herriaren zaindari bilakatu da Pablo eta esan du herrian bertan hilko dela».
Argentinara bidaiatu dugu Markos Tedin Uribururekin.
Travels
Fábrica de Arte, un espacio alternativo de La Habana que oxigena la cultura
Music
Muguruza lleva ‘Sarri Sarri’ a Martutene 39 años después de la fuga que la inspiró
Music
Sei urteren ondoren, Izaki Gardenak ‘Orube’ batean kokatu da eta disko berria ondu du
Music
120 abeslari ez profesionalen bila dabil Euskadiko Orkestra
Basque Country