Amagoia Bilbao

Muskuiluz beteriko paneka erreta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko paneka, 2 porru, kilo bat muskuilu, ardo zuria, koilarakadatxo bat maizena, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Panekak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Eltze batean muskuiluak, baso laurden ur eta baso laurden ardo jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu eta salda gorde.
3. Panekak 3 muskuiluekin bete. Beste muskuiluak txikitu.
4. Txikitutako porruak olio pixka batekin erregosi.
5. Muskuiluen salda gehitu. Egosten hasten denean urtutako maizena gehitu eta eragin. Txikitutako muskuiluak gehitu.
6. Azpil bat olioz igurtzi eta panekak jarri.
7. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 5 minutuz gutxi gorabehera.
Saltsarekin lagundu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 razioko paneka, tipula laurdena, piper berde erdia, azenario erdia, 2 baratxuri ale, 600 g muskuilu, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Panekak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota eta olioz igurtzi.  
2. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Muskuiluak garbitu eta ur pixka batekin egosi. Oskolak kendu, txikitu eta barazkiekin nahastu.
4. Panekak aurreko nahasketarekin bete. Azpil batean jarri.
5. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 5 minutuz gutxi gorabehera.