Amagoia Bilbao

Cous-cousa kuiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g cous-cous, 2 porru, baratxuri ale bat, 400 g kuia,  50 g kuia hazi, salda, olioa, koilarakadatxo bat kurry, kanela hautsetan, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako porruak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuria eta dado txikitan moztutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Garbitu cous-cousa urarekin, barazkiei gehitu eta arin erregosi.
4. 300 ml salda, kurrya eta kanela pixka bat gehitu eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi.
Plateretan jarri eta gainetik haziak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g cous-cous, tipula erdia, baratxuri ale bat, 400 g kuia, koilarakadatxo bat kurkuma, 30 g sesamo hazi, salda, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Garbitu couscousa urarekin.
2. Eltze batean 300 ml salda eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, couscousa bota, estali eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi.
3. Txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi.
4. Dadotan moztutako kuia eta kurkuma gehitu eta erregosi.
5. Cous-cousa gehitu eta arin erregosi.
Plateretan cous-cousa jarri eta gainetik sesamoa bota.