LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat kardu, baratxuri ale bat, tipulina bat, koilarakada bat irin, 500 g zigala, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Presiozko eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu.
3. Zigalak zuritu eta burua kendu. Eltze batean buruak eta azalak olio pixka batekin arin erregosi. Urarekin estali eta 15 minutuz egosi. Gatza bota.
4. Txikitutako tipulina eta baratxuria olioarekin erregosi, su eztitan.
5. Zatitutako zigalak gehitu eta arin erregosi. Atera.
6. Olio bertara irina gehitu eta eragin. Salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
7. Karduak eta zigalak sartu eta 2 minutuz egosi. Txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat, 2 baratxuri ale, 500 g zigala txiki, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Zigalak zuritu, burua kendu eta osorik utzi.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Zigalak gehitu eta arin erregosi.
5. Karduak eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.