Amagoia Bilbao

Gainerretako bakailaoa

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
225 g-ko 4 bakailao puska, arrautza bat, 200 ml olio, 200 g madari, ozpina, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera, eta ondo lehortu.
3. Madaria zuritu eta zatitu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi. Irabiagailuarekin nahasi.
4. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
5. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Purearekin nahastu  eta behar adina gatz bota.
6. Azpil batean bakailaoa jarri eta saltsarekin estali.
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 12 minutuz. Azken 3 minutuz gainerre.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 bakailao puska, tipula bat, 3 bartxuri ale, perrexila, 150 ml bermut zuri, limoi bat, ogi birrindua, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Limoiaren zukua eta bermuta gehitu eta 2 minutuz egosi.
3. Perrexil eta ogi birrinduarekin nahastu
4. Azpil batean bakailaoa jarri eta aurreko nahasketarekin estali.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 12 minutuz. Azken 3 minutuz gainerre.