Amagoia Bilbao

Orburu eta izokin ketu entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
10 orburu, 150 g izokin ketu, aguakate bat. Saltsa: tipulina erdia, tomate bat, pipermin ozpinetan, 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza, perrexila.

Zailtasuna                       2               

1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 10 minutuz egosi. Atera eta moztu.
3. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu.
4. Izokina tiratan moztu.
5. Tipulina, pipermina eta tomatea txikitu eta saltsaren beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan orburuak, aguakatea eta izokina jarri eta gainetik saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
10 orburu, 2 patata, 100 g izokin ketu, 150 g gazta fresko. Saltsa:10 oliba beltz, arrautza egosi bat, 4 kaparrondo, 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin.

Zailtasuna                    2

1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Patatak 20 minutuz egosi, zuritu eta zerrendatan moztu.
3. Gazta eta izokina moztu.
4. Kaparrondoak, arrautza eta olibak txikitu. Saltsaren beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan patatak, orburuak, gazta eta izokina jarri eta gainetik saltsa bota.