![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/979/594/article_main_landscape/arroz.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g arroz, 2 baratxuri ale,100 g tomate heldu, 400 g txopito, 100 g ganba, 3 boltsa tinta, 1,200 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txopitoak garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta txopitoak gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti, tintak gehitu eta eragin. Estali eta 15 minutuz egosten utzi.
6. Gainean ganbak jarri eta beste 3-4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g arroz, 2 baratxuri ale, porru erdia, piper berde bat, 400 g txopito, 300 g txirla, 1,200ml salda, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Garbitu txopitoak eta osorik utzi.
2. Eltze batean txikitutako baratxuriak eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
4. Arroza eta txopitoak gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 15 minutuz egosten utzi.
6. Txirlak sartu eta beste 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota eta txikitutako perrexila bota.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)