![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/981/411/article_main_landscape/anchoa.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
Antxoak ozpinetan: 20 antxoa fresko, ozpina, gatza. Barazkiak: tipula bat, baratxuri ale bat, alberjinia bat, pipermorro bat, 2 patata, alberjinia bat, olioa, tomate bat, ozpina, gatza.
Zailtasuna 3
1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu.
2. Hiru heren ozpin, heren bat ur eta gatza nahastu.
3. Antxoen gainetik bota, antxoak estali arte. Hozkailuan hurrengo eguna arte beratzen utzi.
4. Antxoak xukatu, xerrak atera eta dituzten hezurrak kendu. Olioarekin estali.
Barazkiak:
1. Piperra, tipula eta alberjinia garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu. Tipula eta piperra zuritu. Alberjiniarekin zerrendatan moztu.
2. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Tipula eta alberjinia gehitu eta erregosi.
3. Piperra olio pixka batekin erregosi.
4. Patatak urarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.
Bukatzeko:
1. Plater bakoitzean lasagna bat egin. Hurrenez hurren patata, bost antxoa xerra, piperra, alberjinia, patata, bost antxoa xerra, alberjinia eta piperra jarri.
2. Tomatea zuritu eta txikitu. Gatza, koilarakadatxo bat ozpin eta 4 koilarakada antxoen olio irabiatu eta tomatearekin nahastu. Lasagnaren gainetik bota.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)