Amagoia Bilbao

Arroza ganba eta kurryrekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 100 ml koko edari, 100 ml salda, kurrya, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. 600ml ur  gatzarekin eta olio pixka batekin irakin. Arroza gehi-tu eta eltzea aluminiozko papera-rekin ondo itxi. Estalkia jarri eta 12 minutuz egosi, su eztitan. Su-tatik kendu eta 10 minutuz pau-satzen utzi.
2. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Zartagin batean buruak olio pixka batekin erregosi eta atera.
3. Zartagin bertan txikitutako barazkiak erregosi.
4. Salda eta koko edaria gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina ku-rry eta gatz bota. Ganbak gehitu eta egosi.
Plateretan arroza jarri eta gaine-tik ganbak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat,  azenario bat, litro bat salda, kurrya, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txikitutako barazkiak oliarekin erregosi.
2. Arroza gehitu eta eragin.
3. Salda beroarekin apurka-apur-ka busti eta eragin. Kurrya eta gatza bota, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
4. Sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Bi minutu lehenago zuritutako ganbak gehitu. Sutatik kendu eta 2-3 minutuz pausatzen utzi.