SpaceX enpresaren Starship suziriak eztanda egin du Texaseko zeruan (AEB), aireratu eta minutu gutxira, oraindik zehazteke dauden arrazoiengatik. Hala ere, konpainiako ingeniariek adierazi dute ontzat ematen dutela proba, eta hilabete batzuk barru berriro saia litezkeela.
Aireratzearen lehen uneetan dena ondo zihoala zirudien arren, suziria bere ardatzaren gainean bueltaka hasi da, eta banandu beharrean, lehen hegaldian aurreikusita zegoen bezala, ontziak eztanda egin du, eta Hawaiitik hurbil itsasoratu baino lehen amaitu du ibilbidea.
SpaceX-eko jabeak, Elon Musk aberatsak, berehala erantzun du Twitterren duen kontuan. Bere taldekideak zoriondu ditu eta gizakia Ilargira eta Martera eramateko tresna baten proiektu batean lanean jarraitzera animatu ditu. Muskek berak argi utzi zuen probak porrot egiteko %50eko aukera zuela.
Congrats @SpaceX team on an exciting test launch of Starship!
— Elon Musk (@elonmusk) April 20, 2023
Learned a lot for next test launch in a few months. pic.twitter.com/gswdFut1dK
«Horrelako proba batean, arrakasta ikasten dugunetik dator, eta gaurkoak Starshipen konfiantza hobetzen lagunduko digu, SpaceX-ek bizitza ‘multiplanetarioa’ izatea bilatzen duen bitartean», adierazi du enpresak.
Gaurkoa Starship proiektuaren bigarren saiakera izan da. Gizakia Lurraren orbitara, Ilargira eta Martera garraiatzeko diseinatuta dago eta ontzi batek (Starship) eta erabat integratuta doazen propulsatzaile batek (Super Heavy Rocket) osatzen dute.
Joan den astelehenean aireratzeari utzi behar izan zion, teknikariek presurazio-balbula bat izoztuta zegoela antzeman ostean.
Suziri erraldoiaren eta nabearen altuera 120 metrokoa da eta diametroa 9 metrokoa. 100-150 tona metriko karga ditzake, 250 tonara zabal daitezkeenak.
“Rapid unscheduled disassembly”#SpaceX
— David Leavitt (@David_Leavitt) April 20, 2023
pic.twitter.com/lZqKIsdSPD