Amagoia Bilbao

Ilarrak berberetxoekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo ilar, 150 g porru, baratxuri ale bat, 500 g berberetxo, 150 ml sagardo, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Berberetxoak urarekin garbitu.
2. Zuritu ilarrak. Azalak 500 ml urarekin 20 minutuz egosi eta salda xukatu.
3. Eltze zabal batean txikitutako porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Ilarrak, sagardoa eta salda gehitu eta 5-6 minutuz egosi.
5. Berberetxoak sartu eta txikitutako perrexila gehitu. Egosi, berberetxoak ireki arte. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo ilar, tipula bat, 600 g berberetxo, 125 ml ardo zuri, erramua, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Berberetxoak urarekin garbitu.
2. Zuritu ilarrak.
3. Ilarren azalak 500 ml urarekin 20 minutuz egosi eta salda xukatu.
4. Berberetxoak erramu zati batekin eta ardoarekin egosi, berberetxoak ireki arte. Salda gorde eta oskolak kendu.
5. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan.  
6. Tipula eginda dagoenean, salda eta ardoa bota eta 2 minutuz egosi.
7. Ilarrak gehitu eta 6-7 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Plateretan ilarrak jarri eta, gainean, berberetxoak.