Amagoia Bilbao

Makarroiak ziazerba eta saltxitxekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 150 g ziazerba, 300 g oilasko saltxitxa fresko, 300 ml esne, olioa.

Zailtasuna                        2               

1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioa pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Zerrendatan moztutako ziazerbak eta saltxitxak gehitu eta arin erregosi.
3. Esne-gaina bota eta minutu batez egosi.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Plateretan makarroiak jarri eta gainetik saltxitxak bota.
 
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula bat, azenario bat, 300 g txerri saltxitxa fresko, 200 g ziazerba, gatza, olioa, gazta birrindua.

Zailtasuna                             2

1. Makarroiak egosi eta xukatu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Birrindutako azenarioa eta tiratan moztutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
4. Saltxitxak moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Makarroiak gehitu eta arin erregosi. Gainetik gazta bota.