Amagoia Bilbao

Betetako txerri solomotxoa

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomo buru, 150 ml ardo goza, 200 ml salda, piper gorri bat, 100 g gazta hawarti, 50 g urdaiazpiko, olioa.

Zailtasuna                        2              

1. Piperra labe beroan sartu eta gorritu. Atera, zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin arin erregosi.
2. Gazta bi zatitan moztu.
3. Solomoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.
4. Solomoaren gainean piperra, gazta eta urdaiazpikoa jarri, bildu eta kordel batekin lotu. Gatza bota.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta solomoa gorritu.
6. Azpil batean solomoa eta ardoa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz.
7. Labearen tenperatura 180 gradutara jeitsi, salda bota eta beste 35-40 minutuz erre.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomo buru, 75 g hirugihar xerra, sagar bat, 50 g aranpasa, 100 ml ardo gozo,200ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Solomoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.
2. Sagarra zuritu eta zatitu. Gurin pixka batekin arin erregosi.
3. Solomoaren gainean hirugiharra, sagarra eta aranpasak jarri. Bildu eta kordel batekin lotu.
4. Solomoa, ardoa eta salda labe beroan sartu, 200 gradutan, 40 minutuz.
Bi errezetak patata purearekin lagundu.