![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/000/675/article_main_landscape/acelg.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
8 zerba, 8 xerra indioilar egosi, 4 xerra ahuntz gazta, arrautza, irina, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, azenario bat, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Zerbak ondo garbitu. Zerbaren orri-mamia eta berdea banandu. Berdeak garbitu eta osorik utzi.
2. Orri-mamiei hariak kendu.
3. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Orri-mamiak gehitu eta 12 minutuz egosi. Atera eta hozten utzi.
4. Hostoak bertan sartu eta 4 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu, eta xukatu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula, azenarioa eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Estali eta noizean behin eragin.
2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi
3. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zerbak luzeran erditik zabaldu. Hurrenez hurren jarri zerba, indioilar xerra bat, gazta xerra baten erdia eta zerba.
2. Hosto batekin bildu.
3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta zerbak frijitu. Paper baten gainean atera.
Plateretan zerbak jarri eta gainetik saltsa beroa bota.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)