AHATEREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat baba txiki, 2 baratxuri ale, ahate izter konfita bat, 4 arrautza, 150 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zuritu babak.
2. Konfitari gantza kendu, haragia atera eta zatitu.
3. Txikitutako baratxuriak eta haragia gantza pixka batekin erregosi, su ertainetan.
4. Babak eta salda bota eta 6-8 minutuz egosi.
5. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri.
6. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan babak jarri, eta gainean arrautza bana.
TXIBIREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat baba txiki, tipula erdia, baratxuri ale bat, 250 g txibi, 200 g ganba, 2 baso salda, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txibiari burua kendu. Garbitu eta txikitu. Gorputzari azala eta barruan duen luma kendu.
2. Gorputzari buelta eman eta ondo garbitu. Txikitu.
3. Zuritu babak.
4. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin eltze batean erregosi, su eztitan.
5. Txibia gehitu eta erregosi, bigundu arte.
6. Babak eta salda gehitu eta 6-8 minutuz egosi. Gatza bota.
7. Ganbak zuritu eta arin erregosi. Baben gainean jarri.