![Manu Chao, 2014an Donostian eskainitako kontzertu batean.](/media/asset_publics/resources/001/008/171/article_main_landscape/manu-chao.jpg)
Manu Chaok uztailean Arrasaten emango duen kontzerturako sarrerarik gabe geratu zirne zaleek aukera berria izango du ostegun honetan. Mauka Musikagintzatik azaldu dutenez, zerbitzariarekin izandako «arazo txiki» baten ondorioz zenbait erabiltzailek nahi baino sarrera gehiago eskuratu zituzten eta, beraz, zuzenketa eginda, soberan geratu diren sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai.
Maukak sare sozialetan zabaldu duen mezuan adierazten duenez, Manu Chaoren kontzertuak piztutako interesaren ondotik «eskari handia» egon zen kolpean eta zerbitzariaren kolapsoak arazoak eragin zituenez «banan-banan egiaztatu behar izan dugu saldutako sarrera bakoitza».
Errepaso lana amaitu ondoren, «sarrera gutxi batzuk» eskuragarri geratu direla iragarri dute eta ostegun honetan, ekainak 15, jarriko dituztela salgai, 10.00etan.
Sarrerak musikaze.net plataformaren bitartez eskuratu ahalko dira, 22 euroren truke (gehi kudeaketa gastuak).
Uztailaren 9an Arrasateko Monterron parkean eskainiko du kontzertua Manu Chaok. Euskal Herrrian, azkenengo kontzertua orain zazpi urte eskaini zuen musikari multiinstrumentistak, 2016ko abuztuan Lizarran. Oraingo honetan gure geografian iparralderago eginda, Arrasatera etorriko da ‘Clandestino’ eta ‘Me gustas tú’ gisako kantuen sortzailea.
Arrasaten ez da bakarrik izango, giroa berotzeko bi talde gazte izango baititu lagun: Burutik eta Eire.
Lehena Iruñean sortutako taldea da eta iaz kaleratu zuten euren lehen lan luzea, ‘Hamabost segundu’. Ez dira geldirik egon ordutik, aurtengo otsailean bertan hiru kantuz osatutako ‘Zerua eta zorua: hiru kanta bakardadeari’ lana kaleratu baitute. Eire, bere aldetik, Zumaian sortutako bikotea da. Hauek ere musika eszenan hasiberriak badira ere, azken urtean hainbat single argitaratu dituzte sareetan.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)
«Abesti tristea da ‘Xalbadorren heriotzean’, baina jendea alaitzen du»
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)