LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tagliatelle, 100 g porru, baratxuri ale bat, 300 g kuiatxo, 100 g urdaiazpiko egosi, 50 ml esne, 100 ml salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tagliatelleak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Txikitutako porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Kuiatxoa garbitu, txikitu, barazkiei gehitu eta erregosi.
3. Esnea eta salda gehitu eta 2 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
4. Zatitutako urdaiazpikoa olio pixka batekin arin erregosi.
Tagliatelleak, saltsa eta urdaiazpikoa nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tagliatelle, tipulina erdia, 300 g kuiatxo, 75 g hirugihar, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Tagliatelleak egosi.
2. Txikitutako tipulina olioarekin erregosi.
3. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Zatitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
Tagliatelleen gainera bota.