SPONSORED CONTENT

Azpeitia eta Oiartzun dira Gipuzkoako parrandazaleen hurrengo geltokiak

Lurraldeko herri eta auzo asko dira San Inazio jaiak ospatzen dituztenak, baita sanestebanak ere, aspaldiko tradizioari jarraituz. Asteburu honetan bertan, musika, dantza, lehia eta umore ona ez dira faltako ospakizunetan. 

Uztailaren 30ean botako dute txupina Azpeitiko udaletxearen balkoitik, jaiei hasiera emateko.
Uztailaren 30ean botako dute txupina Azpeitiko udaletxearen balkoitik, jaiei hasiera emateko. (Jon URBE | FOKU)

San Inazio jaiak handiak izaten dira Azpeitian, eta egitaraua uztailaren 21etik martxan duten arren, txupinazoa igandean botako dute (uztailak 30), 12:00etan, udaletxeko balkoitik. Hala, abuztuaren 2ra arte izango dira jaiak Azpeitian: saninaziyuek, herrian dioten moduan. Suziri nagusia botatzearen arduradunak izango dira Laia Juez Mancebo, Mailu Etxeberria Sudupe, Maryuri Nikoska Diaz eta Eider Irureta Uribesalgo, alkatea ondoan dutela. Lauak ere adinekoen zaintzaileak dira, eta han izango dira, lanbide horri ohore egite aldera.

Herri bazkaria, zezenketak, bakailao txapelketa, su artifizialak, umeentzako jarduerak... herriko festa nagusiak dituzte saninazioak, eta, diotenez, urtetik urtera programa zabal eta askotarikoagoa osatzea lortzen dute.

Musikari dagokionez, Olazko Amaren plazan, Plaza Nagusian eta txosna gunean banatuko dituzte denetariko kontzertuak: Pantxoa Karrere, Manitu, Muxutruk erromeria, Puro relajo, Chambao, Istilu, Obaneuke erromeria, Bulego eta Malakias. Bada zertaz gozatu!

Azpeitiko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Bordatxo, Elikagunea

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte jaiak Oiartzunen, eta «guztion gozamenerako osatutako egitaraua» aurkeztu dute herriko eragileek eta Oiartzungo Udalak, 'xanistebanak' izateko.

Herriko sagardoen dastaketa datorren ostiralean egingo da, abuztuak 4, baserritarren eguna.

Uztailaren 31n hasiko dituzte kirol eta kultur ekitaldiak, gainera, abuztuaren 1ean kultur ekitaldia egingo dute, eta, horren baitan, nabarmendu diren herritarrei omenaldia ere egingo die Udalak. Edonola, abuztuaren 2an botako du Hilario Arbelaitz sukaldariak festei hasiera emango dien txupina, udaletxeko balkoitik: «Bizitza osoko lanagatik eta Oiartzun sukaldaritzaren erreferente bihurtzeagatik».

Denetik izango dute jaietan: sokamuturra, Oiartzungo produktuen azoka, haurrentzako jarduerak, dantzaldiak, herri kirolak, sagardo eta pintxo lehiaketak, bertsolariak, bakarrizketak...

Musika emanaldiak bi gune nagusitan izango dira, batetik, Done Eztebe plazan: Trikidantz, Janus Lester, Mikeltxi DJA, Olaia Inziarte, Patxi Perez eta Laiotz taldeen kontzertuak izango dituzte. Bestetik, txosna gunean eta Zimitiyoko txosnan: Kuluxkaklan, Dupla, Mugan, Zulo, Dj Bull, Zurrounk, Bide batez, Alarma morea, Dj Fresa morango, Dj La Fulana, Añube eta Dantzall Sound.

Gauzak horrela, jaia, musika eta dantza nahi duenak, izango du zeregina Oiartzunen.

Oiartzungo erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Oiartzungo Udala, Arabolaza construcciones, Sai Plast, Lirain talleres, Haurtzaro ikastola, Museo Del Vino Taberna, Zubillaga Asesoria, Urkabe inmmobiliaria, Baleio sagardotegia, Carrocerias Fernando, Makatzaga tailerrak, Beerlagun