LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300g arroz jazmin, 50 g azenario, 50 g porru, 50 g piper berde, 4 zanburiña, 100 g otarrainxka, 150 g txipiroi, 100 g itsas-zapo, arrautza bat, soja saltsa, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Ura irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako azenarioa, porrua eta piperra olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Zanburiñak, otarrainxkak, txipiroiak eta itsas-zapoa zuritu edota garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Soja saltsa bota.
4. Irabiatutako arrautza eta arroza gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300g arroz, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 150 g brokoli, 150 g ganba, 150 g olagarro egosia, 100 g muskuilu egosi, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Arroza 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
3. Zatitutako brokolia gehitu eta erregosi.
4. Zatitutako itsaskiak eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi.
5. Arroza gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota.