NAIZ

Magritten artelanek Bruselako Alde Zaharra hartu dute, bere jaiotzaren 125. urteurrenean

Rene Magritte artistaren jaiotzaren 125. urteurrenean, Bruselako zenbait eraikin artistaren artelanekin apaindu dituzte. Belgikako hiriburuan igaro zuen bere bizitzaren zatirik handiena, eta horregatik artista surrealista modu berezi horretan omentzea erabaki dute.

Rene Magritteren artelanen muralak jarri dituzte Bruselako erdigunean.
Rene Magritteren artelanen muralak jarri dituzte Bruselako erdigunean. (Eric DANHIER | BRUSELAKO UDALA)

Bruselako zenbait eraikin Rene Magritteren artelanekin aipaindu dituzte, artista surrealistaren jaiotzaren 125. urteurrenena dela-eta. Julien de Casabianca artistak egin ditu hiriburuko alde zaharreko kaleetan barrena izango diren margolan famatuen collageak. Mural hauek 2024ko urtarrilaren 7ra arte egongo dira ikusgai.

Proiektu honen bitartez, artistak denbora batez «Magritten memoria espazio publikora itzularazi du». Orotara, artistaren 8 artelan atera dituzte kalera. Artista surrealistaren obrak Bruselako Alde Zaharra zeharkatzen duen ibilaldi baten barnean kokatu dira.

Rene Magritteren artelanen murala Bruselan. (Eric Danhier/Bruselako Udala)

Mundu osoan barrena ospetsu bilakatu ziren Magritten lanak, eta horietako batzuk izan dira Julien de Casabiancak «museotik atera» dituenak. Eguneroko objektuei ematen zien esanahiak egiten zituen berezi artelan horiek. ‘Hau ez da pipa bat’ da famatuenetakoa.

Denboraldi honetan zehar hiriburuko kaleetan ikus daitezkeen obretako batzuk ‘Eskolako maisua’ eta ‘Emaile zoriontsua’ dira. Bi artelan hauetan onddo-kapela daraman gizona azaltzen da, artistaren beste ikurretako bat. Bigarrenean, gizonaren barnean gaueko paisaia bat azaltzen da eta bere bizitzaren azken urteetan margotu zuen Magrittek. Collage hau Mont des Arts, Bruselako begiraleku famatuan, kokatu du artistak.

‘Emaile zoriontsua’ artelanaren murala. (Eric Danhier/Bruselako Udala)

Leku berean esposizioaren antolatzaileek ‘Debekatutako literatura’ artelana ere jartzea erabaki dute. «Liburuaren munduari» egiten dio erreferentzia behatzaren lan honek, artistaren esanetan.

‘Debekatutako literatura’ artelanaren murala. (Eric Danhier/Bruselako Udala)

Horrez gain, Alde Zaharreko eraikinaren fatxadan ‘Itzulera’ izeneko artelanaren murala ikusgai dago. 1940 urtean margotu zuen Magrittek, Bigarren Mundu Gerran Alemaniatik Bruselara bueltatu zenean.

‘itzulera’ margolanaren murala. (Eric Danhier/Bruselako Udala)

Urtarrilera bitarte hiria bisitatzen dutenek kaleetan barrena galdu eta artista esanguratsu honen artelanak ikusteko aukera izango dute.