![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/018/398/article_main_landscape/calabac.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g kuiatxo, 300 g berberetxo, 150 g tipula, baratxuri ale bat, 300 ml salda, olioa, arrautza, irina, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Kuiatxoa garbitu eta 2 cm-ko xerratan moztu.
2. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
3. Zartagin batean olio ugari berotu eta kuiatxoak frijitu.
4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
5. Salda gehitu eta kuiatxoak sartu. Tapatu eta 3 minutuz egosi.
6. Berberetxoak gehitu eta egosi, berberetxoak ireki arte. Txikitutako perrexila bota eta behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g kuiatxo, 300 g berberetxo, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 40 ml ardo zuri, salda, olioa, arrautza, irina, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Kuiatxoak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Berberetxoak ur pixka batekin egosi, ireki arte. Salda xukatu eta oskolak kendu.
3. Eltze batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
5. Kuiatxoak gehitu. Ardo eta saldarekin estali, tapatu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
6. Txikitutako perrexila eta berberetxoak sartu.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)