Amagoia Bilbao

Txerri solomotxoa boniato eta aranekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomotxo, 100 ml ardo zuri, 250 ml salda, olioa, gatza. Purea: 400 g aran, olioa, piperbeltz beltza. Boniatoa: 300 g boniato, olioa.

Zailtasuna                       2

Purea:
1. Aranak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean aranak egosi, purea egin arte.
3. Txanotik pasatu eta olio eta piperbeltz beltz pixka bat bota.
Boniatoa:
1. Boniatoa zuritu eta moztu luzeran xerra finetan.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta boniatoa frijitu. Paper baten gainera atera.
Solomotxoa:
1. Solomotxoa lau zatitan moztu Zartagin batean olio pixka batekin gorritu eta atera.
2. Zartagin berean ardoa bota eta egosi. Salda gehitu eta solomotxoak sartu. Egosi nahi dugun puntua lortu arte.
Saltsa, purea eta boniatoarekin jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomotxo, 150 g tipula, 200 g boniato, 400 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Zatitutako tipula olio pixka batekin erregosi. Boniatoa gehitu eta erregosi.
2. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Zartagin batean solomotxoa arin erregosi. Saltsan sartu eta egosi, bere puntuan egon arte.
Aran purearekin lagundu.