SPONSORED CONTENT

Urriko lehen ostiralean, Maritxu Kajoi Arrasaten, eta ondoren, sanfaustoak Basaurin

Duela bost hamarkadaz geroztik, urriko lehen ostiralean Maritxu Kajoi ospatzen dute arrasatearrek eta aurten ere ez dute hutsik egin. Hogeitalau ordu beranduago, Basaurin, Sofia Otero aktore gazteak emango die hasiera aurtengo jaiei.

Soineko beltzak eta eskapularioak nagusi izan dira aurten ere Maritxu Kajoi jaian.
Soineko beltzak eta eskapularioak nagusi izan dira aurten ere Maritxu Kajoi jaian. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Arrasatearrek egutegian gorriz markatuta duten eguna da urriko lehen ostirala edo egubakoitza. 70. hamarkadan herriko txikitero baten ateraldiarekin hasi zen ospakizunak edizio berri bat ospatu du aurten, ohikoa den bezala, goizetik goizera luzatzen den jaiarekin.

Umorea, transgresioa eta aldarrikapena dira jai honen hiru zutabe nagusiak, eta urtez urte hainbat elementuren inguruan ospatzen da. Nagusia, parrokiaren atzean dagoen Maritxuren zurezko kutxa edo kajoia. Bere omenez antolatzen da festa eta horregatik ez zaizkio loreak falta izaten egun guztian zehar. Iluntzean, jende asko hurbiltzen da bertara urtero egin ohi duen miraria ikustera.

Bigarren elementu nagusia, elegantzia. Egun honetan, herritarrak dotore jantzita ateratzen dira kalera, gehienak beltzez, eta lepotik zintzilik eskapularioa. Bazkariak eta afariak aspalditik egoten dira erreserbatuta eta, tripa ondo bete ondoren, txikiteoa da nagusi herriko kaleeetan.

Ardozaleen patroia ospatzeko askok egitarau beharrik ez badute ere, Komisiñuak 24 orduko egitarau zabala prestatu du, goizeko 6retan eskaintzen den txokolate beroarekin hasita. Eguerdiko 12etan txosnagunea zabaldu da eta ordu erdi beranduago, greba feminista orokorraren aldeko argazki herrikoia atera dute.

Ekitladi nagusiak, ordea, arratsaldean izaten dira: 20.30ean Maritxuri lore eskaintza eta ondoren elektrotxarangaren irteera, dantzaldia eta DJ txosnagunean, gorputzak aguantatzen duen arte.

Maritxu Kajoi jaiaren establezimendu laguntzaileak: Agirre-Etxe Harategia, Ferreteria Aldedi, Larrinetxe jatetxea.

Sofia Otero hamar urteko aktoresa saritua izango da aurten Basauriko pregoilaria. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)


Sanfaustoak Basaurin

24 ordu beranduago, urriaren 7an, sanfaustoak hasiko dituzte Basaurin. Jai batzordeak antolatutako egitaraua bi asteburutan luzatuko da, hilaren 15era arte, eta txupinazoa larunbata arratsaldeko 19.00etan izango da Udaletxeko balkoitik.

Aurten pregoia botako duena Basaurin bertan bizi den Sofia Otero hamar urteko aktoresa saritua izango da, hala erabaki baitzuten Basauriko hamasei kuadrillek aho batez.

Behin txupinazoa bota ondoren, kuadrillen jaitsiera hasiko da eta, amaieran, Solobarria karpan, Eskarabilera Saria emango zaio jaitsierarik onenari. Jarraian, lonjak irekiko dira. Eguna amaitzeko, kalejira, disko festa gazteentzat, Oxabirekin euskal jaia eta Mandalarekin dantzaldia izango dira.

Aste osoan zehar, beraz, gustu eta adin guzteintzako ekitaldiak prestatu dituzte eta, ohikoa den bezala, ez dira faltako kirol ekitaldiak, musika emanaldiak eta gastronomia txapelketak.

Horrela, indaba eguna datorren ostegunean izango da (urriak 12) eta San Fausto eguneko herri-bazkaria, ositralean (urriak 13). Eta larunbatean (urriak 14) ikusmin handia piztu duen ekitaldi baten itzulera izango da: goitibehera lasterketarena. Arratsaldeko 16.30ean hasita, Euskal Inertzia Kopa eta kuadrillen arteko txapelekta jokatuko dira.

Basauriko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Basauriko Udala, Artunduaga Jatetxea, Kafe Tximintxe, Txokomex, Bar Amaia, Estanco Arriluzea.