![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/036/281/article_main_landscape/salmo.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g izokin fresko, tipula bat, piper gorri bat, 150 g kuiatxo, 250 g patata, 100 g tomate cherry, olioa, gatza, ziapea.
Zailtasuna 2
1. Azpil batean zerrendatan moztutako tipula eta patata olio pixka batekin jarri eta gatza bota.
2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz.
3. Zerrendatan moztutako piperra, kuiatxoa eta tomateak gainean jarri eta beste 10 minutuz erre.
4. Bukatzeko ziaperarekin igurtzitako izokina jarri, gatza bota eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 8 minutuz.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean izokina.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g izokin fresko, alberjinia bat, 2 tomate, 250 g kuiatxo, olioa, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 2
1. Izokinari ezkai pixka bat bota eta olioarekin igurtzi. 30 minutuz beratzen utzi.
2. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean zerrendatan moztutako alberjinia jarri. Olioa, gatza eta ezkai pixka bat bota.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
4. Gainean zerrendatan moztutako tomatea eta kuiatxoa jarri eta beste 10 minutuz utzi.
5. Bukatzeko izokina jarri eta labe beroan sartu 8 minutuz.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean izokina.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)