Amagoia Bilbao

Legatza tenperatura baxuan

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentza
250 g-ko 4 legatz zati, 300 g tomate heldu, 60 g  maionesa, 50 g oliba beltz, 30 g urdaiazpiko iberiko, olioa, ezkaia.

Zailtasuna                                2                     

1. Ezkaia olioarekin beratzen utzi.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta dado txikitan moztu.
3. Zartagin batean ezkaien olio pixka bat eta tomatea erregosi.
4. Urdaiazpikoa paperen artean jarrri eta labe beroan sartu, 180 gradutan, 6 minutuz. Txikitu.
5. Legatzari gatza bota eta poltsak hutsetan sartu, ezkaien olioa gehitu eta poltsak itxi.
6. Eltze batean ura 50 gradutan berotu, poltsak sartu eta 15 minutuz utzi, tenperatura hori mantenduz.
7. Olibak txikitu eta maionesarekin nahastu.
Plateretan tomatea, legatza, olio pixka bat eta urdaiazpikoa jarri. Ondoan maionesa marrak jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 legatz zati, txerri belarri bat, piperrautsa, olioa.

Zailtasuna                                2   

1. Presio-eltze batean belarria, porru, tipula eta azenario zati banarekin, urarekin eta gatzarekin 40 minutuz egosi.  
2. Legatza poltsak hutsetan sartu eta belarriaren salda pixka bat gehitu. Poltsak itxi. Aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
Plateretan zatitutako belarria jarri, eta gainean legatza. Gainetik  bere salda eta piperrautsa bota.