‘Esne Bidea’ lan berriaren azken prestaketa lanetan dabil Esne Beltza taldea eta, diskoaren aurrerapen moduan, ‘Behin eta berriz’ kantua eta honen bideoklipa sareratu berri dituzte. Abestian gonbidatu bereziaren partehartzea izan dute gainera, Chambao musika talde andaluziarreko La Mari abeslaria izan baitute lagun.
Kantuaren iragarpenean, «hainbat estilo eta kultura» uztartzeko ahalegina egin dutela azaldu du Xabi Solano ereñotzuarrak gidatutako taldeak, «esperientzia aparta» eskaini ahal izateko, eta abestia etortzear dagoen ‘Esne Bidea’ disko berriaren aurrerapena dela ere zehaztu dute. «Disko hau aniztasunaren eta lankidetza globalaren testigantza da, mundu osoko artista talentudunek parte hartu baitute», aipatu dute, eta lan berria «hitzik gabe utziko zaituen eta soinu-muga berriak esploratzera gonbidatuko zaituen bidaia musikala» izango dela ere ziurtatu dute.
Diskoa Durangoko Azokarako prest edukiko dutela jakinarazi eta azken iragarpena ere egiten diete jarraitzaileei: «Presta zaitez lehen akordean harrapatuko zaituen soinu fusioa aurkitzeko».
Esne Beltzak 2007an hasi zuen bere ibilbidea, eta bidean zazpi disko argitaratu dituzte, azkena ‘Ni’ (5gora, 2018) izenekoa.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)