Amagoia Bilbao

Olo maluta krepeak hummusarekin

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200 g olo maluta, arrautza bat, 2 arrautza zuringo, 350 ml ur, koilarakadatxo bat olio, gatza, oreganoa, ezkaia.  Betegarria: 200 garbantzu, aguakate bat, baratxuri ale bat, 2 koilarakada tahin, limoi bat, 2 koilarakada olio, gatza, piper gozoa. Saltsa: 200 g yogur natural, 2 koilarakada olio, perrexila gatza.
Zailtasuna                        3

Orea:
1. Ura epeldu.
2. Oloari arrautza, zuringoak, ura eta olioa gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat, oreganoa eta ezkaia bota eta 10 minutuz beratzen utzi.
3. Krepeak egiteko zartagin bat olioz igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Beste hamaika egin.
Betegarria:
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta salda pixka bat gorde.
2. Baratxuria zuritu, erditik zabaldu eta erdikoa kendu.
3. Aguakatea zuritu eta hezurra kendu.
4. Limoiari zukua atera.
5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. Behar adina gatz eta piper gozo bota.
Saltsa:
Yogurra olioarekin eta perrexilarekin irabiatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu. Saltsarekin lagundu.