Amagoia Bilbao

Lupia plantxan ananarekin

Osagaiak 4 lagunentzat
1,200 g lupia, olioa, gatza. Saltsa: porru bat, azenario bat, tomate bat, arrainaren hezurrak, koilarakadatxo bat maizena, 150 ml soja saltsa. Anana purea: tipulina bat, 200 g anana, piperbeltz beltza, ozpina. Anana: 150 g anana, koilarakada bat azukre, koilaakada bat ur, rona.

Zailtasuna                        3               

Lupia garbitu, xerrak atera, lau zatitan moztu eta gatza bota. Hezurrak gorde.
Saltsa:
1. Lupiaren hezurrak labe beroan sartu, gorritu arte
2. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, gorritu arte.
3. Hezurrak barazkiei bota eta urarekin estali. Soja saltsa bota eta egosi, salda laurdena geratu arte. Xukatu eta ur pixka batean urtutako maizena gehitu eta eragin, loditu arte.
Anana purea:
1. Tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Zatitutako anana gehitu eta erregosi, gorritu arte. Zurrusta bat ozpin bota eta 2 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta piperbeltz beltza bota.
Anana:
1. Anana dadotan moztu.
2. Azukrea urarekin egosi, karamelua argi bat egin arte.
3. Anana gehitu eta arin erregosi. Ron pixka batekin busti eta egosi.  
Bukatzeko:
1. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta lupia erre.
2. Plater sakonetan saltsa bota eta gainean lupia jarri. Inguruan purearekin eta ananarekin apaindu.