LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g itsas-zapo, tipula erdia, baratxuri ale bat, 150 g tomate birrindu, 300 g patata, 150 g ganboi, 250 g muskuilu, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arraina zatitu eta gatzatu. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta arraina pixka bat frijitu.
2. Eltze batean txikitutako tipula arrainaren olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuria eta tomatea tipularekin batera jarri eta erregosi.
4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Saldarekin estali eta 15 minutuz egosi. Arraina eta ganboiak sartu eta beste 5 minutuz egosi.
6. Muskuiluak garbitu eta bertan sartu. Egosi, ireki arte. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g legatz solomo, 2 baratxuri ale, 300 g patata, 150 g txirla, 150 g ganba, 200 g txipiroi garbi, salda, olioa, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Kraskatutako patatak eta xerratan moztutako txipiroiak gehitu eta arin erregosi.
3. Saldarekin estali eta 15 minutuz egosi.
4. Arraina zatitu, gehitu eta 5 minutuz egosi.
5. Txirlak garbitu, ganbekin batera gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila gehitu.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)