Amagoia Bilbao

Brokolia eta azalorea gainerreta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g brokoli, 400 g azalore, gazta birrindua. Bexamela: 30 g irin, 400 ml olo edari, 50 ml koko esne, 2 koilarakada eki olio, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2             

1. Eltze batean ur ugari  eta gatza  berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi. Brokolia sartu eta beste 5 minutuz egosi. Xukatu.
2.  Azpil batean barazkiak jarri eta bexamelarekin estali. Gainetik gazta birrindua bota.
3. Labe beroan sartu, berotu eta gorritu arte.
Bexamela:
1. Olioa berotu, irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
2. Edaria eta esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g brokoli, 400 g azalore, 250 g kuia, 75 ml sagar zuku, koilarakada bat soja saltsa, 250 g panko ogi, koilarakadatxo bat soja saltsa, koilarakada bat olio.

Zailtasuna                        2               

1. Brokolia eta azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Zartagin batean txikitutako kuia olio zurrusta batekin erregosi. Zukua eta soja gehitu eta egosi.
3. Ogia, olioa eta soja nahastu.
4.  Azpil batean barazkiak jarri eta gainetik ogiaren nahasketa bota.
5. Labe beroan sartu, berotu eta gorritu arte.